Suharri 'Paolla'k gaur debutatuko du Zumaian Urrezko Aizkolarietan eta Malen Barrenetxeak, binakakoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 13a, 00:00

Odieta pilotalekuan hasiko da, 18:00etan, Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketan zortzi aizkolarien arteko kanporaketan.

Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketa gaur hasiko da Zumaiako Odieta frontoian, 18:00etatik aurrera, eta bertan Suharri Rodriguez Paolla ereñotzuarrak egingo du debuta. Beste zazpi aizkolarirekin batera arituko da eta kanporaketa pasako dute bi aizkolarik. Maila altuko kanporaketa espero da eta sailkatzeko faborito dira Joxean Etxeberria eta Suharri. 

Aurreko urtean aizkolari ereñotzuarra finalerdietara sailkatu zen eta aurten emaitza berdintzen baldin badu maila haundiaren seinale izango da. Aurretik lehenengo kanporaketa hau gainditu beharko du. Lanak motzak izango dira eta edozein akats garesti ordainduko da. Ez da hernaniar bakarra izango Zumaiako jaialdian.

 

Malen Barrenetxea emakumezkoen Ligan, Nerea Arrutirekin arituko da

Jaialdi berdinean Binakako Aizkolarien Txapelketaren lehenengo jardunaldia jokatuko dute neskek eta bertan, Malen Barrenetxea hernaniarra arituko da. Nerea Arruti txapeldun urnietarrarekin batera osatuko du bikotea eta gaurko aurkariak, Irati Astondoa eta Maika Ariztegi beteranoak izango dituzte. Lehia estua espero da eskarmentu haundia duen bikote baten aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!