Hernanik etxean jokatuko du gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 13a, 00:00

Mundarroko neskek bihar Oiarsoren aurka, Don Boscon, izango dute partidua 16:00etan.

Hernaniko mutil seniorrek Mondragon taldearen aurka jokatuko dute, bigarren mailako partidua, A-1 taldean. Oporren aurretik etxean galdu eta gero, aurkari zuzen baten kontra garaipena lortu nahi dute. Saskibaloi zaleek 16:00etan izango dute zita kiroldegian. 

Mundarroko nesken talde nagusiak, lehenengo mailan, Errenterian, Don Boscon, jokatuko du Oiarsoren aurka. Bihar izango da norgehiagoka 16:00etan hasita. Oiarso eta Mundarro bata bestearen alboan daude sailkapenean. Mundarroko seniorren taldeek atzo jokatu zuten.

 

Juniorren partiduan Astigarragan eta Hernanin

Gaur eguerdian junior mailako bi partidu jokatuko dira Astigarragan eta Hernanin. Neska moreek Easo izango dute aurkari eta mutil berdeek, Justinoren aurka jokatuko dute. Mundarroko mutil juniorrek Tolosan dute gaur, 10:45etan, partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!