Iker Salaberriak debuta, gaur Buruz Burukoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 13a, 00:00
Iker Salaberriak aurreneko garaipena nahi du.

Gaur Labriten finalaurdenetako lehenengo partidua jokatuko du Zubizarreta III.aren aurka.

Iker Salaberriak Buruz Buruko Serie B txapelketan debutatuko du gaur, Labriten, 17:15etan, Iraitz Zubizarretaren aurka. Finalaurdenetako ligaxkaren lehenengo partidua izango da eta ongi hastea beti izaten da garrantzitsua. Aurkari gogorra da Zubizarreta III.a eta partidu estua espero da. 

Bestetik, afizionatuen mailan, Mendialdeko V. Pilota txapelketako partidu erakargarria jokatuko da gaur Goizuetan. 11:00etatik aurrera, Umore Onako Beñat Apezetxeak eta Antton Apezetxeak, Mundarroko Eñaut Lizeaga eta Larraungo Gurrea izango dituzte aurkari. Bailarako hiru afizionatu onenetakoak bata bestearen aurka.

Aipagarria da, Udaberri Txapelketan, Baztanen jokatzen ari den txapelketa pribatuan, CD. Hernaniko bost pelotarik finalerdiak jokatuko dituztela. Bihar, 11:00etan Iruritan, Ekhi Oses kadeteak Etxeberria (Oiarpe) lagun duela, Olza eta Artetxeren (Oberena-Ilunpe) aurka jokatuko dute. Egun berean, Ormazabal-Zugasti eta Labaka-Arsuaga haur mailako bi bikoteek, Ansola-Urrestilla (Ilunpe) eta Gorostidi-Garaikoetxea (Intxurre) izango dituzte aurkari, hurrenez hurren.

 

Hiru txapelketa berri hasiko dira

Bestalde, hiru txapelketa ofizial hasiko dira, alebinek eta infantilek Udaberri Torneoa jokatuko dute. Kadeteek, jubenilek eta seniorrek 4,5eko Gipuzkoako Txapelketa hasiko dute. Azkenik klubeko hiru pelotari, Arsuaga, Ormazabal eta Zugasti aukeratu ditu federazioak Urretxun jokatuko den Talentu Txapelketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!