CD Hernaniko bi bikote, Baztango Udaberri Txapelketaren semifinaletan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 4a, 00:00
Ekhi Oses

Baztango Udaberri Txapelketan hartu dute parte CD Hernaniko zenbait bikotek, eskuz; eta horietatik bik, semifinaletara sailkatzea lortu zuten aurreko igandean. Batetik, Imanol Ormazabal astigartarrak eta Lier Zugasti hernaniarrak mendean hartu zuten Tolosako bikotea (18-11), final laurdenetan, azken txanpara sailkatzeko. Eta bestetik, Ekhi Osesek eta Etxeberriak 18-5 menderatu zuten Ardoiko bikotea, semifinaletara aurrera egiteko. Unax Mendiablek eta Hegoi Zabalak, aldiz, galdu egin zuten Iruritaren kontra (6-18). Gainerakoan, lurralde mailako txapelketa ofizialek atseden hartu dute oporraldian, baina partidu garrantzitsua izango du bihar Mikel Manterola palista hernaniarrak: Gipuzkoako Banakako Txapelketan, final laurdenetako partidua jokatuko du, nagusien bigarren mailan. Elgoibarren ariko da, arratsaldeko 19:00etan hasita Ikastolan, Lagunak taldeko Conderen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!