Aretxabaleta Lanbide Eskolako ikasle batzuk praktiketan16 urtetik gorako gazte zein helduentzako prestakuntza eskaintzen dute Debagoieneko Lanbide Heziketako zentroek. Oñati Institutuak, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketak eta Aretxabaleta Lanbide Eskolak etorkizuneko langileei zuzendutako kalitatezko, doako eta euskarazko zikloak dituzte; hain zuzen ere, 21 ziklo eta hiru espezializazio programa. Horiek guztiak zortzi arlo profesional barnebiltzen dituzte, eta lan mundura edo beste ikasketa batzuetarako bidea dira.
Aurrematrikula eta ate irekiak
Aurrematrikula egiteko epea maiatzean irekiko da, baina ikastetxeak eta haiek eskaintzen dituzten zikloak ezagutzeko, ate irekiak antolatu dituzte hiru zentroetan:
- Oñati Institutua: apirilak 17 eta maiatzak 15.
- Miguel Altuna Lanbide Heziketa: apirilak 13 eta maiatzak 7.
- Aretxabaleta Lanbide Eskola: apirilak 10, apirilak 24 eta maiatzak 8.


