Kanal berria bideratzeko lanetan ari da Añarbeko Urak, Urumea ibaian, Epeletik Petritegiko estaziora joango dena. Eta kanal horren hoditeria-lanek eragina izango dute Lastaola eta Ibarluze poligonoak lotzen dituen barruko zubian: bihartik aurrera itxita egongo da zubia, urtebeteko epean, lan horiek tarteko.
Lastaolako zentral hidroelektrikoaren ondoan dago zubia, eta sarbide zuzena ahalbidetzen du poligono batetik bestera. Hemendik aurrera, GI-3410 errepide nagusitik egin beharko dira bi poligonoen arteko joan-etorri guztiak, Urumea ibaia Lastaola poligonoko zubi nagusitik zeharkatuz.