Aste Santuko elizkizun eta ospakizunen berri eman dute Hernaniko eta Astigarragako Parrokiarteek, eta ohi bezala, Pazko Igandera bitarte izango dira, Hernaniko Agustinetan, Floridako San Jose Obreron eta San Joan Bataiatzailean, Astigarragako Andre Marian eta Ereñotzuko San Antonion.
Bihar, bost elizkizun izango dira, Jaunaren Afarikoak: 17:30etan Agustinetan, 17:30etan Andre Marian, 18:00etan San Antonion, 19:30etan San Jose Obreron eta 20:00etan San Joan Bataiatzailean.
Etzi, Santa Barbarara gurutze bidea izango da, 08:30etan; Astigarragan gurutze bidea eliza parean 10:30etan hasiko da, eta beste zazpi elizkizun izango dira: goizez, Ereñotzun 09:00etan eta San Joan Bataiatzailean 11:00etan; eta Pasio Ospakizunekoak arratsaldez, 17:30etan Agustinetan, 17:30etan Astigarragan, 18:00etan Ereñotzun, 18:30etan San Joan Bataiatzailean, eta 19:30etan Floridan.
Larunbat Santuz urteko elizkizunik garrantzitsuenak izango dira: Ereñotzun 19:00etan, San Joan Bataiatzailean 20:00etan, eta Andre Mari elizan 21:00etan. Eta Pazko Igandean, beste bost elizkizun: 09:30etan Agustinetan, 10:00etan San Antonion, 10:30etan Andre Marian, 11:00etan Floridan eta 12:00etan San Joan Bataiatzailean.
Goizuetan egunero mezak eta Aranon bakarra
Goizuetan eta Aranon ere izanen dira mezak. Bihar Ostegun Santuan, Jaunaren afariko meza Goizuetan, 19:00etan hasiko da. Etzi Ostiral Santuan, 08:00etan Penitentziako Sakramentuaren eginkizuna egonen da Goizuetan, eta Jaunaren heriotzaren ospakizunak 19:00etan hasiko dira. Pazko Gaubela Goizuetan 19:00etan hasiko da, larunbatean, eta Pazko igandeko meza eginen dute beranduen, eguerdiko 12:30etan.
Igandekoa izango da, Aranon egingo duten elizkizun bakarra. Goizeko 10:30etan penitentziko sakramentua izanen da, eta 11:00etan ospatuko dute Pazko egunekoa, San Martin elizan.