10 mila etxetara iritsiko dira saskiak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 26a, 00:00

Errigoraren udaberriko kanpainaren eskaerak egiteko epea itxita, zailtasunen gainetik, 10.000 etxetara iritsiko dira hurrengo asteetan despentsak betetzeko nafar baratzetako milaka produktu. Guztira 127 mila litro olio izan dira eskatutakoak eta 26 mila kontserba, lekale, arroz, pasta eta ardo lote dira eskatutakoak. Datozen asteetan hasiko dira banatzen. Hernanin eskaerak jasotzeko eguna maiatzaren 17an izango da Gudarien Plazan, goizeko 10:30etatik arratsaldeko 19:00ak arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!