Plenoak gaur izango dira Hernanin 18:00etan, eta Astigarragan 19:00etan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 26a, 00:00

Gaur bilduko dira, hileko azken astearteroko deialdian, Astigarragako eta Hernaniko Udaletako Plenoak. Ohi bezala, Hernanikoa izango da aurrenekoa, arratsaldeko 18:00etan hasita; eta Astigarragakoa ondoren, 19:00etan. Batean zein bestean, gai-zerrenda luzeak dauzkate lantzeko. 11 puntukoa izango da zerrenda Hernanin. Esate baterako, bertan emango dute Hernaniko Udalaren zein Ereñotzuko Auzo Udalaren 2023ko aurrekontuen likidazioaren berri. Astigarragako Udalaren kasuan, are gehiago izango dira aztergaiak, 16 guztira. Besteak beste, ADIFi lursailak doan lagatzeko espedienteaz ariko dira, eta lankidetza hitzarmena sinatzea bozkatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!