Pasa den asteburua ona izan da bailarako futbol talde nagusientzat. Hernaniko Ohorezko Erregional mailakoek bolada txarrari amaiera ematea lortu zuten ostiralean, Deustori 1-0 irabazita. Jardunaldi ugari pasa dituzte puntuak pilatu ezinean, eta lortutako garaipenari jarraipena ematen saiatuko dira orain.
Euskal Ligako neskek ere hiru puntuak eskuratu zituzten, etxetik kanpo, San Ignaciori 1-4 irabazita. Seigarren postuan dago orain Hernani, eta azken zazpi jardunaldietan orain arteko maila mantendu nahi du taldeak.
Mundarroren kasuan, astigartarrak ezin izan ziren berdinketatik pasa Oriokoren aurka. Asteburu honetan Urnietan jokatuko dute moreek.