Asteburu ederra izan da bailarako pelotarientzat. Gipuzkoako Txapelketan jokatutako bi finalak irabaztea lortu dute, eta klubek garaipen sortarekin amaitu dute jardunaldia.
Infantil mailan nagusitasunez irabazi zuten finala Imanol Ormazabal eta Oier Arsuaga hernaniarrek: 18-5. Aurrean Behar Zanako Zufiria eta Caballero izan zituzten, eta partidu osoan zehar erakutsi zuten Hernaniko pelotariek koska bat gorago zeudela.
Udaberri Txapelketako jubenil mailan, berriz, 22-13 irabazi zuten finala Oier Azpeitia hernaniarrak eta Aimar Zabala astigartarrak, Aloña Mendiko Barrena-Madinagoitia bikotearen kontra. Bi bikoteak partidurik galdu gabe iritsi ziren finalera, eta lehia berdindua espero zen arren, gehiago izan ziren Azpeitia eta Zabala.
Beñat Apezetxea Goñiren Omenezko finalean arituko da
Bihar jokatuko dituzte, Zumarragako Beloki pelotalekuan, XXXII. Goñiren Omenezko txapelketako finalak. Lau t'erdiko partiduan arituko da Beñat Apezetxea goizuetarra, Sanchezen aurka.
Finalera joateko sarrerak https://portal.kirolzale.eus/memorial-goni-2024 estekan, 697 502 025 eta 943 720 293 telefonoetan edo info@kirolzale.eus helbidean eskuratu daitezke.