Igandetik igandera, Aste Santuko elizkizunak Hernanin eta Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 24a, 00:00
Hernaniko gurutze bidea 2022ko Aste Santuan

Erramu Igandean hasi eta Pazko Igandera bitarte, 20 elizkizun eta gurutze bidea izango dira, Hernaniko hiru elizatan eta Ereñotzukoan.

Aste Santuko elizkizun eta ospakizunen berri eman du Hernaniko Parrokiarteak, eta ohi bezala, Erramu Igandetik Pazko Igandera bitarte izango dira, Hernaniko Agustinetan, Floridako San Jose Obreron eta San Joan Bataiatzailean, eta Ereñotzuko San Antonion.

Gaurkoan, Erramu Igandez, lau meza izango dira: 09:30etan Agustinetan, 10:00etan San Antonion 10:00etan, 11:00etan San Jose Obreron, eta 12:00etan San Joan Bataiatzailean.

Ostegun Santuan, beste lau elizkizun izango dira, Jaunaren Afarikoak: 17:30etan Agustinetan, 18:00etan San Antonion, 19:30etan San Jose Obreron eta 20:00etan San Joan Bataiatzailean.

Ostiral Santuan, Santa Barbarara gurutze bidea eginez ha­siko dute eguna, 08:30etan; eta beste sei elizkizun izango di­ra: goizez, Ereñotzun 09:00etan eta San Jo­an Ba­ta­iatzailean 11:00etan; eta Pasio Ospakizuneko­ak arratsaldez, 17:30etan Agus­ti­­netan, 18:00etan Ereñotzun, 18:30etan San Joan Bataiatzai­le­an, eta 19:30etan Floridan. Larunbat Santuz, Ereñotzun izango da 19:00etan, eta San Joan Bataiatzailean 20:00etan. Eta Paz­ko Igandean, beste lau elizkizun: 09:30etan Agustine­tan, 10:00etan San Antonion, 11:00etan Floridan eta 12:00etan San Joan Bataiatzailean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!