Mundarrok eta Hernanik, gaur etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 23a, 00:00

Mundarrok Tolosako Take izango du aurkari, gaur 18:00etan, Astigarragako kiroldegian. Lehenengo mailako igoera faseko partidua da. Bost garaipen eta bost porrotekin berdinduta daude bi taldeak. Berdintasun haundia dago talde guztien artean. Bestetik, Bigarren Mailan, Hernanik ere etxean jokatuko du Artesanos Juantxo taldearen kontra. Gaur 16:00etan hasiko da partidua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!