Ormazabalek eta Arsuagak finala, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 22a, 00:00

Gipuzkoako lehenengo mailako finala jokatuko dute gaur 19:30etan, Amezketan.

Asteburu honetan C.D. Hernaniko pelotariek, guztira 11 norgehiagoka jokatuko dituzte txapelketa ofizial eta pribatuetan. Gaur arratsaldeko 19:30etan, Astigarragako Txomiñenen jokatuko dute Udaberri Txapelketako 2garren mailako finala, Oier Azpeitiak eta Zabalak (Mundarro); Barrena eta Madinagoitia bikotearen aurka. 

Ordu erdi beranduago, hau da, arratsaldeko 20:00etan, Imanol Ormazabalek eta Oier Arsuagak, Amezketan dute hitzordu garrantzitsua. Izan ere, Gipuzkoako Txapelketako lehenengo mailako finala jokatuko dute, Behar Zanako bikotearen aurka. 

Txapelketa pribatuei dagokienez, gaur arratsaldeko 19:30etan, Unax Mendialdek eta Hegoi Zabalak, Behar Zana izango dute aurrez aurre, Hernaniko kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!