Hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa, egina

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 22a, 00:00

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa dagoeneko egin dute Hernaniko udaletxean eta baita Astigarragakoan ere. Hernaniarren kasuan, 'Hernani.eus' webgunean begiratu ahal izango dute mahaian egotea egokitu zaien edo ez. Astigarragan, berriz, atzo egin zuten Osoko Bilkura eta bertan, egin zuten hauteskunde mahaiak osatuko dituzten pertsonak aukeratzeko zozketa. Guztira 7 herritar egongo dira Erribera kulturgunean, herritarrek botoa emateko. Eta herritarrek hauteskunde mahaian egotea egokitu zaien edo ez jakiteko 'astigarraga.udala.eus' atarian  sartu beharko dute, eta norberaren NAN zenbakia sartu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!