Gurrutxagak eta Aiestaran VI.ak erraz lortu dute lehenengo garaipena

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 19a, 00:00

Berria Erremonte Txapelketan 6-15 eta 5-15 nagusitu dira B taldeko lehenengo partiduan, Zaldua II.aren eta Eskuderoren aurka.

Berria Erremonte Txapelketako bigarren partiduan, Gurrutxaga eta Aiestaran VI.a erraz nagusitu ziren Zaldua II.aren eta Eskuderoren aurka. Azken markagailua 0-2 izan zen urdinen alde, 6-15eko eta 5-15eko partzialekin. B multzoko lehenengo partidua jokatu zuten, Galarretan, eta garaileek lau puntu batu zituzten sailkapenean; galtzaileek, aldiz, puntu negatiboa dute, 16 tantora ez baitziren iritsi.

Garaileak jaun eta jabe izan ziren hasieratik amaierara arte. Konfiantzarekin eta kolpe biziagoekin, Gurrutxaga eta Aiestaran gorrien gainetik aritu ziren norgehiagoka osoan. Aiestaran hernaniarra izan zen erremontistarik onena, eta ez zuen huts bakar bat ere egin. Gurrutxagak ere oso huts gutxi egin zituen, bi guztira partidu osoan. Atzean eta aurrean gehiago izan ziren urdinak.

Markagailuak erakutsi zuen kantxan egon zen aldea. Zalduak eta Eskuderok ezin izan zuten aurkarien abiadura berdindu, eta hortik egin zien ihes partiduak.

Gurrutxagak eta Aiestaranek ezin izan zuten modu hobean hasi txapelketa. 

Barrenetxeak galdu, eta Zubirik irabazi

Jaialdiko beste partiduetan, Aldabek eta Endika Barrenetxea hernaniarrak 1-2 galdu zuten Ansaren eta Larrañagaren aurka; eta Ezkurrak eta Aritz Zubiri goizuetarrak irabazi (2-0), Loitegiren eta Juanenearen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!