Garaipen erraza, Mundarroko neskek

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 19a, 00:00

Mundarroko neskek 62-28 gainditu zuten ostiralean, kiroldegian, Tecnun talde donostiarra, Gipuzkoko lehenengo mailan. Astigartarrek ez zuten inongo arazorik izan, eta sailkapenean bi taldeen artean dagoen aldea kantxan nabarmen ikusi zen. Astigartarrak zortzigarren daude sailkapenean, eta donostiarrak hamaikagarren, baina garaipen bakarrarekin. Astigartarren denboraldiko seigarren garaipena izan zen ostiralekoa. Mundarroko mutilen talde nagusiek atsedena zuten jardunaldi honetan, baita Hernaniko mutil seniorren taldeak ere. Hori bai, junior taldeek garaipena onak lortu zituzten, Mundarroko mutil seniorren hirugarren taldeak lortu ezin izan zuena Ostadarren kontra, kiroldgeian bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!