Aiestaran VI.ak debuta, gaur Berria Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 16a, 00:00

Gurrutxagarekin batera, Zaldua II.a eta Eskuderoren aurka jokatuko du hernaniarrak.

Berria Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Galarretan, 16:30etatik aurrera, eta bertan Aitor Aiestaranek debutatuko du. Gurrutxagarekin batera, urdinez jantzita, Zaldua II.aren eta Eskuderoren aurka jokatuko dute.

B taldeari dagokion partidua izango da. Talde honetan, Arluziaga hernaniarrak eta Zubiri goizuetarrak bikote osatzen dute. Beraz, erremontisten erdiak dira bailarakoak.

 

Barrenetxea, estelarrean eta Zubiri, hirugarrenean

Jaialdiko bigarren partiduan, estelarrean, Ansak eta Larrañagak, Aldaberen eta Barrenetxea hernaniarraren aurka jokatuko dute. Hirugarren partiduan berriz, Zubiri goizuetarrak jokatuko du. Ezkurrarekin batera arituko da, Loitegi urnietarra eta Juanenearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!