Grabni txapelketa gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 16a, 00:00

Grabni txapelketa asteburu honetan hasiko da modalitate ezberdinetan eta gaur, 16:00etatik aurrera paleta goman, lau partidu jokatuko dira Hernaniko frontoian. Gipuzkoa, Bizkaiaren aurka neurtuko da lehenengo jardunaldian eta Hernanin jubenil neskek, 22 urtez azpiko neskek, neska nagusiek eta mutil nagusiek jokatuko dute. Hernaniko palistak nesken 22 urtez azpikoen mailan eta neska nagusietan izango dira.

Guztira Hernani taldeko zortzi palistek hartuko dute aurten parte, Grabni txapelketan. Hauek dira Gipuzkoako hautatzaileek aukeratu ditzazketen CD Hernaniko palistak: Garazi Eizmendi, Nahia Eizmendi, Leire Galdos, Amaia Irazustabarrena, Ane Kerejeta, Enara Macicior, Izaskun Arrosagaray eta Miren Goikoetxea. Leire Galdos eta Amaia Irazustabarrena paleta goman eta paleta argentinarra modalitatean arituko dira. Izaskun Arrosagaray paleta argentinarrean eta beste bost palistak paleta goman lehiatuko dira. Gaur Hernanin Kerejeta-Macicior bikotea lehiatuko da 22 urtez azpikoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!