'Ta argiya iñ zan' proiektatuko dute apirilaren 19an, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 9a, 10:43

'Ta argiya iñ zan' lana osatu dute Eli Pagola ereñotzuarrak eta Ainhoa Gutierrezek, Hernaniko Udalaren 2021eko Sorkuntza Beka baliatuta. Eta apirilaren 19an ikusaraziko dute emaitza, Biteri kultur etxean. Iluntzeko 19:00etan hasita, ikusentzunezkoaren proiekzioa egingo dute, eta prozesuaren gaineko solasaldia ere izango da. Doakoa da sarrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!