Autobusa izango da Korrikan parte hartu nahi dutenentzat, Benta Berritik Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 15a, 00:00

Goizuetatik Hernanirako bidea egingo du Korrikak datorren asteartean. Benta Berritik aurrera, Hernaniko AEK-k autobus zerbitzua jarriko du, korrika dabilen jendeak itzultzeko aukera izan dezan. Korrikarekin batera joango da autobusa, eta nekatu ahala igotzeko aukera izango dute herritarrek. Autobusak Zinkoenean utziko ditu bidaiariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!