Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, gure ikasle eta gurasoei

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 14a, 00:00

Familia agurgarriak, 

Hernanin ingeleseko klaseak ematen 26 urte baino gehiago izan ondoren, osasun-arrazoiak direla eta, gure akademia bat-batean itxi behar izan dugu, pena handiz, zuekin partekatutako gure bizitzaren zati garrantzitsu bat zelako. 

Urteetan zehar gurekin izan duzuen harrera ona bihotzez eskertu nahi dizuegu eta batez ere, une zail hauetan eman dizkiguzuen animoak eta maitasuna. 

Mila esker denagatik. Beti gure bihotzetan eramango zaituztegu! 

'You' ll always be with us!'

 

Purificación Donemech Gainza, 
Tom eta Puriren izenean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!