Indusketa arkeologikoa gaur, Sagastietako lepoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 16a, 09:08
Sagastietako lepua III iparraldetik. Jatorrizko egoera. Argazkia: Aranzadi.

Gaur hasiko ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak Sagastietako lepua III megalitoaren indusketa arkeologiko lanak, bertako bi arkeologok zuzenduta: Manu Ceberiok eta Jesus Tapiak. Trikuharria, Sagastietako lepoan dago kokatua, eta lan arkeologikoetan parte hartzeko aukera izango dute bailarako herritarrek ere. Interesa duenak, beraz, izena emateko aukera du historiaurrea@aranzadi.eus helbide elektronikora idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!