Gaur emango zaio hasiera Korrikako 23garren edizioari, 'Harro Herri' lemapean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 14a, 00:00
Martxoaren 19an eta 23an pasako da Korrika, Hernanitik.

Urumea bailaran lekukoa goizuetarrek hartuko dute aurrena, martxoaren 19an, arratsaldeko 18:40ak aldera.

Irunen hasi eta hamar egun barru Baionan amaituko da Korrika. Bi urtetik behin, Euskal Herriko jendartea mugitzen eta astintzen duen gertakaria bilakatu da, oso ekimen babestua eta maitatua hain zuzen ere. Gaur, beraz, Irunen izango dute zer ospatua, bertan emango baitzaio 23. Korrikari hasiera. Egitaraua goizeko 11:00ak aldera hasiko da, Gazte Korrikarekin, eta goiz osoan hainbat ekimen izango dira, eguna alaitzeko. Arratsaldeko 15:30ak aldera, Korrikaren hasiera ekitaldia izango da, eta behin mezua lekuko barruan sartuta, arratsaldeko 16:00etan abiatuko da Korrika, Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatzeko asmoz. Guztira 2.700 kilometro osatuko ditu Korrikak eta bigarren astean pasako da Urumea bailaratik; hau da, martxoaren 19an eta 23an

Urumea bailaran goiztiarrenak izanen dira goizuetarrak; izan ere, martxoaren 19an hartuko dute lekukoa arratsaldeko 18:40ak inguruan eta Hernanirako bidea hartuko dute Ereñotzutik pasata. Hernaniarrek, aurten Korrikaz gozatzeko bi hitzordu izango dituzte, bitan pasako baita Korrika. Aurreneko aldiz martxoaren 19an, eta bigarrenez martxoaren 23an, larunbatarekin. Arratsaldean hartuko dio lekukoa Hernanik Urnietari, eta herriko eremu batzuk zeharkatu ostean, Astigarragarako bidea hartuko du Korrikak. Astigartarrek, Martutenerako bidea hartuko dute testigua eskuetan dutela.

 

MARTXOAREN 19AN

KORRIKA BAILARAN

1309 Goizueta Km15 seinale horia 18:38

1310 Goizueta Km16 seinale horia 18:45

1311 Goizueta Km17 seinale horia 18:51

1312 Goizueta Km18 seinale horia 18:58

1313 Goizueta Km19 seinale horia 19:04

1314 Goizueta Km20 seinale horia 19:11

1315 Goizueta Km21 seinale horia 19:17

1316 Goizueta Km22 seinale horia 19:24

1317 Goizueta Km23 seinale horia 19:30

1318 Goizueta Km24 seinale horia 19:37

1319 Goizueta Km25 seinale horia 19:43

1320 Goizueta Km26 seinale horia 19:50

1321 Goizueta Km27 seinale horia 19:56

1322 Goizueta Km28 seinale horia 20:03

1323 Goizueta Km29 seinale horia 20:09

1324 Hernani NA-4150 20:16

1325 Hernani Arano 20:20

1326 Hernani Pagoaga 20:22

1327 Hernani Pagoaga 20:26

1328 Hernani Ereñotzu 20:31

1329 Hernani Ereñotzu Auz., 3 20:41

1330 Hernani Ereñotzu Auz., 68 20:51

1331 Hernani Epele 21:00

1332 Hernani GI-3410 21:06

1333 Hernani Zikuñaga 21:13

1334 Hernani Zikuñaga GI-3410 21:21

1335 Hernani Autobus geltokia/Adarra parean 21:24

1336 Hernani Zikuñaga 21:28

1337 Hernani Karabelgo zubiaren amaiera/autobus geltokia pasata 21:30

1338 Hernani Plaza Berria 21:33

1339 Hernani Gudarien Plaza 21:34

1340 Hernani Madalena kalea 21:35

1341 Hernani Lizeaga kalea 21:36

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!