Astigarragako eta Hernaniko pianojoleek kontzertua, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 15a, 10:36

Elkartrukea egingo dute Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolak eta Hernaniko Musika Eskola Publikoak; eta horren baitan, kontzertua eskainiko dute bi herrietako pianojoleek, Erriberan.

Martxoaren 24an izango da hori, eta bi saio eskainiko dituzte: arratsaldeko 17:30etan aurrenekoa, eta 18:30etan bigarrena. Doakoa izango da sarrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!