Alain Agirre eta Beñat Zubiarrain, garaile

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 12a, 00:00
agirre-zubiarrain udaberri saria

Udaberri sarian, paleta goman, lortu dute txapela Loiolatarra 25-24 gainditu eta gero Txomiñenen.

Bailarako palistek bi txapel lortu dituzte asteburuan jokatutako txapelketa ezberdinetan. Larunbatean, Alain Agirre hernaniarrak eta Beñat Zubiarrain astigartarrek Udaberri Saria irabazi zuten paleta goman, finalean Loiolatarra 2 taldeko Barbulo eta Huegun 25-24 garaitu eta gero. Final ezin estuagoa izan zen, eta Txomiñenen finala jokatzeak lagundu zien. 

 

Garazi Eizmendi eta Haizea Salanueva, Euskal Herriko Irekian txapeldun

Asteburuko beste txapela Euskal Herriko Irekian iritsi zen. Paleta goman Hernaniko Garazi Eizmendik eta Errekaleorreko Haizea Salanuevak 30-15 lortu zuen garaipena, Mallabian, Errekaleorreko Torres eta Alaba bikotearen aurka, lehenengo mailan. 

Udaberri Sarian azpitxapeldun izan ziren Maddi Iriondo eta Joana Tolaretxipi. Finalean 27-30 galdu zuten Deban, Irulearen aurka, partidu estu batean. Mutilen bigarren mailan ere, azpitxapeldun geratu ziren Asier Larramendi eta Argoitz Otaño, finalean 11-25 galdu eta gero Euskal Jolasen aurka, Txomiñenen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!