Jendetsuak izan ziren pasa den ostiralean egindako mobilizazioak eta protesta jarduerak, eta horiek guztiek jarraipena izango dute martxoa bukatu bitartean. Hernaniko eta Astigarragako eragile feministek jarduera ugari antolatu dituzte.
Kulturarteko plaza feministan egingo dituzte Hernaniko ekintzak. Hilaren 16an Gobara bideo podcastaren zuzeneko emanaldia eskainiko dute bertan. Horrez gain, bi aldarrikapen egun ere zehaztu dituzte KPFko kideek: Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna eta Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna.
Dantza saioak, hitzaldiak eta jardunaldiak, Astigarragan
Astelehenean bertan egingo dute Astigarragan hurrengo jarduera. Kafe tertulia antolatu dute Emakumeon Etxean, arratsaldeko 17:30etan.
Hurrengo egunetan, bi dantza saio, bi hitzaldi eta irakurketa kluba egingo dituzte. Martxoaren 19an, esaterako, 'Hezkidetzarako gakoak: berdintasunean eta indarkeria ezan heztea' hitzaldia eskainiko dute Erriberan. Saio batzuetarako izena eman beharko da.
JARDUERA FEMINISTAK ASTIGARRAGA MARTXOAK 4-15 09:00-13:00/16:00-20:00 'Emakume esanguratsuak Gipuzkoako historian zehar' erakusketa. Erriberan. MARTXOAK 11 MARTXOAK 12 19:30 Irakurketa kluba. 'Isildutako eskuak' liburua hizpide. Erriberan. MARTXOAK 16 MARTXOAK 17 13:00 Dantza. 'Irradaka'. Foru plazan. MARTXOAK 19 18:00 'Hezkidetzarako gakoak: berdintasunean eta indarkeria ezan heztea' hitzaldia. Erriberan. Izena eman behar da. MARTXOAK 20 18:30 'Ezkontzearen edo banantzearen ondorio juridikoak' hitzaldia. Emakumeon Etxean. MARTXOAK 23 20:00 Dantza. Plañiderak. Erriberan. Izena eman behar da. |
MARTXOKO EGITARAUA KPF HERNANI MARTXOAK 4-26 'Atzoko eta gaurko borroka MARTXOAK 16 12:00 Gobara bideo MARTXOAK 21 Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Adi mobilizazioei! MARTXOAK 30 Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna. Adi mobilizazioei! *Martxoaren 25etik apirilaren 5era goizez bakarrik. |