Hernaniko mutil seniorrak Munttarpe taldearen aurka, bihar kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 9a, 00:00

Saskibaloian ez bezala, eskubaloian mutilen eta nesken talde nagusiek etxean jokatuko dute. Hernaniko seniorrek, bihar 12:00etan, Munttarpe izango dute aurkari kiroldegian. Bi ordu aurretik neska jubenilek jokatuko dute Urnietaren aurka. Mundarroko neska jubenilek ere etxean, Usurbil izango dute aurrez aurre, gaur 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!