Hernaniko mutilek gaur Zubipen jokatuko dute

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 9a, 00:00

Bailarako talde nagusi gehienek etxean jokatuko dituzte norgehiagokak asteburuan; Euskal Ligako nesken kasuan, aldiz, etxetik kanpo jokatuko dute. Bizkaiara bidea hartu beharko dute neskek, Santurtziren aurka lehiatuko baitira bihar, arratsaldeko 16:00etan.  

Ohorezko Erregional Mailako mutilek, berriz, gaur, Aretxabaletaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak, etxean. Arratsaldeko 15:30etatik hiru puntu lortzeko helburua dute eta bide batez, 2024ko aurreneko garaipenarena lortu. 

Mundarrok ere, etxean jokatuko du gaur, arratsaldeko 15:45etan. Moreek, Usurbil hartuko dute Zarkumendegin. Une honetan, talde astigartarra 11garren postuan doa, 27 puntu pilatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!