Lau final jokatuko dituzte bailarako palistek EH Irekian eta Udaberri Sarian

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 9a, 00:00

Garazi Eizmendik, Salanueva gasteiztarrarekin batera, Mallabian, Errekaleor izango dute gaur 15:30etatik aurrera aurkari EH Irekiko finalean.

Palan final garrantzitsuak jokatuko dira asteburuan zehar eta horietako bi Astigarragan bertan izango dira. Hala ere, final nagusia Euskal Herriko Irekiko finala izango da gaur, 15:30etatik aurrera Mallabian. Hernani taldeko Garazi Eizmendik, Gasteizko Haizea Salanuevarekin batera, Errekaleorreko Torres eta Alaba bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Salanueva ere Errekaleor klubekoa da. Eizmendi eta Salanueva faboritoak dira txapelak janzteko.

 

Udaberri sariko finalak Astigarragan gaur goizean

Bestetik, Udaberri Sariko finalak jokatuko dira gaur eta bihar Astigarragan eta Deban. Gaur 10:00etatik aurrera hasiko dira Txomiñenen finalak. Hiru final jokatuko dira guztira eta Mundarroko palistek bi finaletan hartuko du parte.

Gomazko paletan mutiletan, lehenengo mailan, Mundarroko Alain Agirrek, Beñat Zubiarrainek eta Axier Luluagak Loiolatarra 2 taldeko Barbulo eta Huegun bikotearen aurka jokatuko dute. Oraindik erabakitzeko dago zein izango den bikote astigartarra. Jaialdiko hirugarren partidua izango da. 

Bigarren partiduan ere Mundarrok txapela lortu dezake. Asier Larramendi eta Argoitz Otañok, Euskal Jolaseko Barinagarrementeria eta Berasaluze izango dituzte aurkari, nagusien bigarren mailako finalean, haur ere gomazko paletan.

Bihar, nesken txanda izango da Deban eta bertan, gomazko paletan, Hernanik txapela du jokoan Iruleak taldearen aurka. Hernaniko bikotea Maddi Iriondo, Irati Miner, Joana Tolaretxipi eta Irati Saralegi laukotetik irtengo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!