Trinketeko hiru txapelen aukera, bat ziurtatuta dago Irurako finaletan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 9a, 00:00

Unax Manterola.

Gipuzkoako nagusien lehenengo mailan banakako finala Mundarroko Barandiaran eta Gurutzealde astigartarrek jokatuko dute gaur.

Gaur eta bihar Gipuzkoako Trinkete Txapelketaren Banakako finalak jokatuko dira Irurako frontoian. Bailarako pelotariek hiru txapela lortu ditzazkete eta txapeldun bat ziurtatuta dago. Nagusien lehenengo mailan finala Mundarroko Oier Gurutzealde eta Xabier Barandiaranek jokatuko dute, gaur, 11:00etan.

Ondoren, Unax Manterola hernaniarrak bigarren mailako finala jokatuko du, Esnaolaren (Behar Zana) aurka. Hernaniar pelotariak torneo ona jokatu du, baina finalean aurkari zail bat izango du zain, sailkapen fasean irabazi ziona eta faborito aterako dena.

Bihar, 11:00etan, Ekhi Oses kadetearen txanda izango da, eta asteburuko bere bigarren finala jokatuko du, hain zuzen. Bere aurkaria Otaegi (Behar Zana) izanik, partida berdindua aurre ikusten da.

 

Oses eta Arsuaga, Zizurko 4,5ko txapelketako finaletan

Gaur goizean Zizurko 4,5 Txapelketaren finalak jokatuko dira eta bertan bi hernaniar izango dira protagonista. 09:30etan Oier Arsuaga infantilak Bengoetxearen (Lea Iturbe) aurka jokatuko du. Arsuaga maila onean jokatzen ari da denboraldian zehar, 4 txapel irabazi ditu dagoeneko, baina oraingoan pelotari bizkaitarra faborito aterako da kantxara.

Ondoren, Ekhi Oses kadetearen txanda izango da. Antimasberesen (Lagunak) aurka jokatuko du, denboraldi honetan 3 txapel irabazi ditu pelotari hernaniarrak eta oraingoan ere faborito aterako da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!