Zubipe astunean, Hernanik bana berdindu du Zarautzen aurka

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 4a, 00:00

Euskal Ligan hernaniarrak 1-0 aurreratu dira partidua hasi eta berehala, baina zarauztarrek 15garren minutuan berdindu dute norgehiagoka.

Hernanik berdinketa ona lortu zuen larunbatean, Zarautzen aurka, Euskal Ligan. Hernaniarrak hirugarren minutuan aurreratu ziren, jokaldi on baten ondoren, Maddi Muñozen golari esker, baina zarauztarrak hamalaugarren minutuan berdindu zuten partidua. Ostiralean eta larunbatean egin zuen euriaren eraginez Zubipe astuna zegoen, baina jokalariak ongi moldatu ziren.

Zarautz taldea bosgarren postuan dago egonkortuta, seigarren postuarekiko zazpi puntuko alde nabarmenarekin eta Hernanik berdinketa lortzea emaitza ona da. Hernaniarrak zortzigarren postuan jarraituko dute sailkapenean jardunaldiaren amaieran.

 

Mundarrok ere berdindu egin zuen Hondarribian

Preferente mailan, Mundarroko mutilek bina berdindu zuten Hondarribiaren aurka. Talde guztien artean berdintasun haundia dago eta Ondartzan jokatutako norgehiagoka berdintasun horren islada izan zen. Kanpoan etxean bezain lehiakorra da talde astigartarra eta larunbatean hori bera erakutsi zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!