Anartz Artola hirugarren, Transgrancanarian

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 2a, 00:00
Anartz Artola, Transgrancanarian.

21 kilometroko probaren podiumera igo zen hernaniarra. Hodei Lujanbio bigarren izan zen Lezo-Jaizkibelen.

Maila paregabean jarraitzen du­­­­te bailarako mendi korrika­la­­ri­ek, denboraldi hasiera hone­tan; eta oso emaitza nabarmenak lortu zituzten aurreko asteburuan. Anartz Artola hernaniarrak, esaterako, podiumera igotzea lortu zuen Kanariar Irletan, Transgrancanaria mendi lasterketa eza­guneko 21 kilometroko proban. Ede­rra egin zuen Artolak, proba 1:55:57 denboran osatuta, Antonio Martínezen (1:52:01) eta Yoel De Pazen (1:54:23) atzetik.

Etxetik gertuago, Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa jokatu zen aurreko igandean, 14 kilometrokoa. Eta horretan ere, protagonista izan ziren bailarakoak. Podiumean izan zen Hodei Lujanbio goizuetarra, bigarren sailkatuta (1:08:37). Ander Iñarra lezoarrak (1:06:06) bakarrik hartu zion aurrea. Aurreneko postuetan izan zen Aitor Urruzola hernaniarra ere (1:11:10), bosgarren; eta Aitor Aizkorbe goizuetarra 23garren helmugaratu zen (1:18:02). Emakumezkoetan, zortzigarren izan zen Agerre taldeko Ainhoa Arruti urnietarra. Beste hiru hernaniar eta hiru astigartar ere izan ziren bertan: Mattin Sanzberro (1:35:09), Sergio Alvarez (1:35:19), Jose Manuel Benito (1:40:05), Iñigo Uranga (1:40:34), Kepa Pikabea (1:56:40), Tomax Elorza (1:56:40) eta Asier Izquierdo (2:04:56).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!