Zubipera itzuliko da gaur arratsaldean emakumezkoen Euskal Ligako taldea

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 2a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Euskal Ligako partidua.

Gizonezkoen taldeak Argixaon jokatuko du, eta etxetik kanpo arituko da Mundarro ere.

Aurkari gogorren kontra jokatzea egokitzen zaie asteburu honetan bailarako futbol taldeei. Euskal Ligako taldeak bakarrik jokatuko du etxean, eta kanpoan arituko dira Ohorezko Erregional mailako taldea eta Mundarro. 

Zarautzen bisita jasoko dute gaur Hernaniko neskek. Partidu gogorra eta berdindua izango da arratsaldekoa; sailkapeneko bosgarren postuan dago Zarautz, eta zortzigarrena da Hernani. Hiru puntuak lortu ezkero, pare bat postu aurreratzeko aukera izango dute hernaniarrek. Partidua 18:00etan hasiko da. 

Gizonezkoek, berriz, Urolaren aurka bilatuko dute urteko lehenengo garaipena. Bihar arratsaldean izango da norgehiagoka, 16:30etan, eta bolada txarra etetea izango da taldearen helburua. 

Mundarrok ere etxetik kanpo jokatuko du bihar. Hondarribia aurkari zuzenari egin beharko diote aurre moreek, eta garaipena lortzea berebizikoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!