Korrika Kulturala Urumea bailaran

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 2a, 00:00

Martxoaren 19an iritsiko da Korrikaren 23. edizioa Urumea bailarara. Goizuetatik barrena, Hernanirainoko bidea egingo du astearte horretan, eta berriro igaroko da hilaren 23an. Motorrak berotzen joateko, kultur jarduera ugari antolatu dituzte herrietan, eta hilabete guztian zehar izango da Korrikaren usaina bailaran.

HERNANI

MARTXOAK 7

19:00 Badon. Opera posdramatiko bat bost koadrotan. Biterin. Sarrera: 5 euro (3,5 euro 
Korrika lagunentzat). 

MARTXOAK 15

17:30-19:30 Diskorrika. Gaztetxoentzat disko festa. Tilosetan (eguraldi txarra egiten badu, Atsegindegin). 

19:00 Hernaniko Bertso Eskolako kideen bertso saioa. Guria tabernan. 

MARTXOAK 16 , Hernaniko Korrika eguna

11:00 Patata tortilla prestaketa eta dastaketa, Tilosetan. Parte hartu nahi duten eragileek izena eman beharko dute aurretik: korrikahernanialdean@gmail.com

MARTXOAK 17

12:00 'Bere egin ninduen herria' irakurraldi ibiltari herrikoia. Udal Euskaltegian hasi eta AEKn bukatuko da saioa. 

ASTIGARRAGA

BIHAR

19:00 Bizkarsoro pelikularen proiekzioa, Erriberan. Korrika Laguntzaileek filma doan ikusteko aukera izango dute. 

GOIZUETA-ARANO

BIHAR

18:00 Bizkarsoro pelikularen proiekzioa, udaletxeko ganbaran. 

MARTXOAK 9, Korrika festa Aranon

12:00 Bigarren eskuko azoka. 

14:00 Kantu bazkaria. 

18:00 Argazki subasta.

MARTXOAK 10

17:00 Enperadorearen kondaira, itzalen antzerkia. Udaletxeko ganbaran. 

MARTXOAK 15

21:00 Bertso zaharren afaria; Imanol Kamio, Unai Agirre eta Eñaut Agirre. Umore Ona elkartean. 

MARTXOAK 19

18:30 Denok Korrikara!

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!