Donostiara traktore martxa egingo dute nekazariek berriro, gaur goizean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 1a, 00:00
Traktoreak Donostian, otsailaren 12ko protestan.

Legorretatik, Oriotik eta Errenteriatik abiatuko dira, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan bukatuko dute protesta.

Donostiara traktore martxa egin zuten Gipuzkoako nekazariek, protesta gisa, otsailaren 12an; eta bigarrenez egingo dute gaur goizean. Oraingoan, ENBA eta EHNE sindikatuek egin dute deialdia, Gipuzkoako Baso Elkartearekin (GEBE) batera. Hiru zutabetan abiatuko dira goizeko 08:30ak eta 09:00ak bitartean, hiriburura iristeko: Legorretatik, Oriotik eta Errenteriatik. Astigarraga­tik ere aterako da talde, eta Urbil merkatal gunean egingo du bat Oriotik datorrenarekin, 09:45etan. Legorretako zutabea, berriz, Hernani paretik pasako da, A-15 errepidetik, 10:00ak aldera Andoainera iritsi ondoren.

Hiru zutabeek Donostiako Urbieta kalean egingo dute bat, eta bertatik Miramonera bidea hartuko dute, protesta Gipuzkoako Batzar Nagusietan bukatzeko. Eguerdiko 12:30etarako au­rreikusi dute bertara iristea, eta komunikatua irakurri ondoren, entregatuko diete Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidenteari eta talde parlamentarioetako bozeramaileei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!