Zinearekin bost zita, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 1a, 00:00

Zineaz gozatzeko aukera zabala izango dute bailarako herritarrek, asteburu honetan. Hernanin, bi pelikula eskainiko dituzte Biterin, bihartik astelehenera bitarte, ohiko ordutegietan. 'Museoaren zaindariak' marrazki bizidunetako filma jarriko dute haurrentzat, eta 'Secretos de un escándalo' helduentzat. Astigarragan, berriz, beste bi film izango dira igandean: haurrentzat 'Alan giza antena', 16:30etan; eta helduentzat 'Bizkarsoro', 19:00etan, Korrika Kulturalaren baitan. Goizuetan ere eskainiko dute 'Bizkarsoro' igandean, 18:00etan udaletxeko ganbaran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!