Arantzazuko igoera martxoaren 23an izango da eta izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 28a, 00:00

Parrokiko bulego orduetan eman behar da izena. Biteritik goizeko 07:20etan abiatuko da autobusa. Oñatin 09:00etan abiatuko da ibilaldia.

Urteroko ohiturari jarraituz, Erramu bezperan, martxoaren 23an, Arantzazurako igoera antolatu da. Bertara autobusean joateko, izena emateko epea ireki da. Hernanin, Biteri ondoko geltokitik aterako da autobusa 07:20etan. Oñatin 09:00etan abiatuko da ibilaldia. Ezinduek aldez aurretik beste autobus batean joateko aukera izango dute. Martxoaren 21ean bukatzen da izenemateko epea, parrokiko bulego orduetan. 

Konfirmazioko deialdia

Bestetik, datorren astelehenean, martxoaren 4an, hasiko dira 18 urtetik gorakoentzat konfirmazioko sakramentua hartzeko prestakuntza. Aldez aurretik eman dezatela izena hala egin nahi dutenek, telefonoz nahiz parrokiko bulegora joanda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!