Errigora kanpaina martxan, eskaerak egin daitezke

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 28a, 00:00

Pasa den igandean, Lezaun upategian, eman zioten hasiera Errigoraren udaberrirako kanpainari. Errigoraren #EskutikEskura da kanpaina honen izenburua. Oliba-olio birjina estra, ardoak, kontserbak, arroza, pasta eta askoz gehiago; den-denak euskeraz, auzolanean eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Eskaerak egiteko epea zabaldu zen pasa den igandean eta martxoaren 13ra arte dago epea. Eskaerak errigora.eus webgunean edo 848 87 12 23 telefono zenbakian egin daitezke. Eskaerak jasotzeko eguna maiatzaren 17an izango da Gudarien Plazan, goizeko 10:30etatik arratsaldeko 19:00ak arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!