Azkune menderatu zuen Mundarrok, etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 27a, 00:00

Larunbatean jokatu zuen Mundarrok Azkuneren aurka, etxean.

85-80 irabazi zuen Mundarroko talde nagusiak, etxean. Hernaniko mutilek ere 55-56ko garaipena lortu zuten, Arrasaten.

Mundarroko mutilen talde nagusiak, Euskal Ligara igotzeko faseari ekin zion otsailaren 17ko asteburuan, eta helburuak lortzeko bide ederra ari dira osatzen. Izan ere, Azkuneren aurka jokatu zuten etxean eta talde moreak sekulako garaipena lortu zuen: 85-80. Une honetan, hirugarren postuan doa Mundarro, 13 puntu pilatuta, eta aurretik ditu Donostiako Dolphins eta Lezo, puntu berdinekin.

Hernaniko mutiletan, seniorren bigarren mailako taldea Mondragon Unibertsitatearen aurka lehiatu zen eta 55-56eko emaitzarekin, Hernanik Arrasate garaitu zuen. Maila berean, Mundarrok ere sekulako garaipena lortu zuen (41-61), Aloña Mendiren aurka jokatutako partiduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!