Senior taldeak porrota, Donibaneren aurka

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 27a, 00:00

Donibaneren aurka neurtu zituen indarrak Hernanik.

29-27 galdu zuen Hernaniko mutilen senior taldeak, Pasaian.

Eskubaloi taldeek emaitza gazi-gozoak lortu dituzte asteburuan. Mutilen senior taldeak, Donibaneren aurka neurtu zituen indarrak Pasaian, eta 29-27ko porrota jaso zuen. Jubenil mailan, Mundarroko neskek ezin izan zuten Zuri Zuri taldea garaitu eta 20-18ko porrota jaso zuten. Maila berean, neskek Bidasoa izan zuten aurrez aurre eta hernaniarrek garaipena lortu zuten: 25-17. Mutilek, bide beretik, Hettich taldearen aurka 27-32ko garaipena lortu zuten.

Kadete mailan, nesken bi taldeek garaipenak lortu zituzten; Leitzaranen aurka 21-22 irabaziz; eta Usurbil 25-20ko emaitzarekin garaituta. Mutilek, 39-34ko porrota jaso zuen, ezin izan baitzuten Saieko taldea gailendu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!