Urteko estreinako garaipena, Hernaniko Euskal Ligako neskek

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 27a, 00:00

Hernaniko Euskal Ligako neskak Erandioren aurka jokatu zuteneko argazkia.

2-4 irabazi zuten Euskal Ligako neskek Lakuaren aurka. Mutiletan, Ohorezko Erregionalek 1-2 galdu zuten, Zarautzen aurka.

Bolada txarra etetea zen Hernaniko futbol talde nagusiek astebururako jarritako helburua; eta Euskal Ligako neskek bete dute. 2024ko aurreneko garaipena (1-2) lortu zuten Gasteizen, Lakua taldearen aurka. Hernaniko neska nagusiek, dagoeneko beharrezkoa zuten hiru puntuak gehitzea. Une honetan, 37 puntu pilatuta, 8garren postuan doaz. 

Mutilen Ohorezko Erregionalek, orain arteko bolada txarrari jarraipena eman diote. Etxean jokatu zuten Zarautzen aurka, baina berdeek ezin izan zuten aurkaria garaitu, eta 1-2 amaitu zen partidua. Bederatzigarren postuan doaz Ohorezko Erregional mailako mutilak 31 punturekin. Datozen partiduetan puntuak lortzea ezinbestekoa izango dute Hernaniko mutil nagusiek, aurreneko postuetan kokatu nahi badute.

Mundarrok neska berdeen antzera, asteburu ederra izan dute, izan ere, Lengokoak taldea menperatu (2-1) zuen etxean jokatutako partiduan. Garaipenari esker, hiru puntu gehiago dituzte Astigarragako mutilek, eta horrenbestez, azken postutik urruntzen doaz apurka-apurka; 11garren postuan doaz, 26 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!