Tango ikastaroa gaur, Langilen

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 26a, 00:00

Zilegi Eskolaren hiru saio antolatu ditu Hernanialdeko AEKk, aste honetarako. Gaur bertan, tango ikastaroa izango da Hernanin, 18:00etan Langile ikastolako gimnasioan, Andoni Martinezen eskutik. Bigarren saio bat ere eskainiko du martxoaren 4an, toki eta ordu berean. Bihar eta etzi, berriz, herentziei buruzko saioa eskainiko dute Alabe abokatu taldeko Aines Del Valle De Lersundik eta Pello Gonzalezek, Kulturarteko Plaza Feministan: bihar 18:00etan, eta etzi 09:30etan. Azkenik, bi abokatuak Erribera kulturgunean ariko dira ostegunean, 18:00etan, oinordetzei eta testamentuei buruz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!