Gaur hasiko da Lehendakari Txapelketa, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 25a, 00:00

Bikotekakoa bukatuta, gaur hasiko dute hurrengo txapelketa bailarako bolariek, eta etxean ariko dira, gainera: Ereñotzun jokatuko dute Lehendakari Txapelketaren estreinako tiraldia, goiz eta arratsalde. Goizean, 09:00etatik aurrera izango da tiraldia (izenematea 11:00ak arte); eta arratsaldean, berriz, 16:30etan hasiko dira bolariak lanean (izenematea 17:30ak arte). Guztira, lau tiraldi izango ditu Lehendakari Txapelketak: Belauntzan izango da bigarrena, martxoaren 3an; Herreran hirugarrena, martxoaren 10ean; eta Mutiloan azkenekoa, martxoaren 17an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!