Astigarragan egingo dute Euskal Herriko Piano Topaketa gaur, estreinako aldiz

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 25a, 00:00
Topaketan hartuko dute parte Hernaniko eta Astigarragako piano ikasleek.

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatuta, 11garren edizioa du topaketak, eta Erriberan izango da, eguerdiko 14:30etan.

Piano Topaketa izango da gaur Erribera kulturgunean, eguerdi­ko 14:30etan hasita. 11garren edi­zioa izango dute topaketek aurtengoa, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak eta bere baitako musika eskolek antolatuta; eta hainbat herritan egingo dituzte, egun hauetan. Astigarragan, estreinako aldiz egingo dute topaketa bat aurten.

Horrela, inguruko lau musika eskolatako ikasleek har­tuko dute parte Erriberako emanaldian; tartean, noski, Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolakoek: 27 astigartarrek hartuko dute parte. Hernani Musika Eskolako ikasleek ez dute hutsik egingo, eta Donostia eta Ibargain musika eskoletakoak ere izango dira bertan.

Hori horrela, guztira 96 piano ikasle igoko dira Erriberako oholtzara, eta hiru adin taldetan banatuta ariko dira: 11 urtetik beherakoak, 12 eta 14 urte bitartekoak, eta 15 eta 18 urte bitartekoak. Emanaldia doakoa izango da, eta herritar guztiei luzatu diete topaketara bertaratzeko gonbitea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!