Saio mordoa datorren asterako, Zilegi Eskolak

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 24a, 00:00
Aines del Valle hernaniarrak eta Pello Gonzalezek herentzien gaineko saioa eskainiko dute.

Hiru saio eskainiko ditu datorren astean Zilegi Eskolak, Hernanin eta Astigarragan.

«Otsaila saioz josita» datorrela iragarri du Zilegi Eskolak, hiru saio antolatu baitituzte, datorren asterako.  Aurrenekoa izango da otsailaren 26an; bertan, Andoni Martinezek tango ikastaroa eskainiko du, arratsaldeko 18:00etan, Langile ikastolako gimnasioan. Eta bigarren saio bat ere eskainiko du ordu eta leku berean, martxoaren 4an. 

Otsailaren 27an eta 28an, Alabe abokatu taldeko Aines del Valle hernaniarrak eta Pello Gonzalezek herentzien gaineko saioa eskainiko dute. 27ko saioa arratsaldeko 18:00etan izango da, eta 28koa goizeko 09:30etan, biak Kulturarteko Plaza Feministan. 

Hernanin ez ezik, otsailaren 29an, Astigarragako Erribera kulturgunean oinordetza zer den, nola egikaritu, testamentua nola egiten den, eta kasu praktikoak aztertzeko aukera izango dute astigartarrek, 18:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!