Mundarrok Azkune hartuko du gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 24a, 00:00

Hernani, berriz, Mondragon Unibertsitatearen aurka lehiatuko da gaur, Arrasaten.

Euskal Ligara igotzeko lehian ari dira astigartarrak, eta Gipuzkoako lehenengo mailara bueltatu nahi dute hernaniarrek.

Bide ederrarekin ekin diote Astigarragako mutilen senior taldeak igoera faseari, izan ere, aurreko asteburuan Take garaitzea lortu zuten eta helburu berarekin aterako dira gaur kantxara. Azkuneren aurka jokatu beharko dute, arratsaldeko 18:00etan, etxeko berotasunean. 

Mundarroko neska nagusiek, aldiz, atsedenerako tartea izango  dute asteburu honetan, eta ez dute partidurik jokatuko.

Gipuzkoako bigarren mailan, egoera berean dago Hernaniko mutilen taldea: lehenengo mailarako igoera fasea hasiko du gaur, 18:00etan, Mondragon Unibertsitatearen kantxan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!