Urteko lehenengo garaipenaren bila jarraituko dute gaur Hernaniko taldeek

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 24a, 00:00

Mundarrok ere gaur arratsaldean jokatuko du, Zarkumendegin, Lengokoaken aurka. 

Bolada txarra etetea izango da Hernaniko futbol talde nagusien gaurko helburua. 2024an ez dute garaipenik lortu, eta dagoeneko beharrezkoa da bi taldeentzat hiru puntuak gehitzea. 

Zubipen jokatuko du gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako taldeak. Aurkari gogor bati egin beharko dio aurre Hernanik, sailkapeneko hirugarren postuan baitago Zarautz. Une honetan, zortzigarren sailkatua da Hernani, eta pixkanaka urruntzen ari da goiko postuetatik. Beraz, berebizikoak dira gaurko puntuak. 

Etxetik urrun jokatzea egokitzen zaio jardunaldi honetan Euskal Ligako emakumezkoen taldeari. Gasteizen jokatuko dute, 18:00etan, Lakuaren kontra. Sailkapenaren erdialdean egonkortuta dago Hernani. 

Mundarrori dagokionez, Zarkumendegin jokatuko dute gaur, 16:00etan hasita, Lengokoaken aurka. Aukera ona dute astigartarrek beheko postuetatik aldentzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!