Belen Alkorta irabazle, urtarrileko zozketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 23a, 00:00

Belen Alkorta sariarekin.

Otsaileko zozketa dagoeneko martxan da, eta Kronikakideek bertan parte hartzeko aukera izango dute martxoaren 2ra arte.

Kronikakideen zozketek martxan jarraitzen dute. Eta azken hiruhilekoko zozketetako irabazleen izenak Kronikan iragarri ez ditugunez, hemen doa azarotik urtarrilera bitarteko errepasoa: Iazko azaroko Kronikakideen zozketako irabazlea Marian Apezetxea izan zen eta sari ederra eraman zuen etxera: bailarako sagardo botila sorta eta Errigorako saskia. Abenduko zozketako irabazlea, berriz, Leire Goñi izan zen. Semearekin etorri zen Kronikako bulegora ondorengo saria jasotzera: bailarako sagardo botila sorta, Lamia Konjelatuetan 25 euroko balea eta Errigorako saskia. Urtarrileko saritua, Belen Alkorta izan zen. Pozik itzuli zen etxera, lortutako sariarekin: Iparragirren sagardotegian 4 lagunentzako pintxo-txotxa; Arriatzun 25 euroko balea eta Errigorako saskia. Urtarrilean, bigarren zozketa bat ere egin genuen, sari ederrarekin: Lezaun Upateian Errigorak antolatu duen bisita eta bazkarirako gonbidapen bikoitza. Garazi Redondo izan zen irabazlea.

Leire Goñi eta Beñat, sariarekin. 
 

Zuk ere, horrelako sariak lortu nahi? Kronikakide eginez gero, sari mordoa eskuratzeko aukera izango duzu zozketetan parte hartuta. Eta zozketak ez ezik, ondorengo abantailak ditu Kronikakide izateak, besteak beste; Kronikako pdf/ra sarbidea; Kronikako zoriontzeetan %50eko deskontua, herriko zenbait komertziotan deskontuak; hala nola, Autonomoen alta fiskalean %5eko deskontua Hator Aholkularitzan; Allianzen kotxeetan %15eko deskontua eta bizitza aseguruan %25ekoa; eta U10 Hortz Klinikan lehenengo bisita doan eta hotz higieniko sorta.

Horrelako abantailez gozatzeko egin zaitez Kronikakide; Kornika.eus atarian sartuta, 688 660 714ra deituta, edota Kronikako bulegora (Larramendi 11) etorrita. Kronikakideko kuota urtean 30 eurokoa da.

 

Otsaileko zozketa martxan

Kronikakideen otsaileko zozketa sekulako sariarekin dator eta dagoeneko martxan da. Martxoaren 2ra arte dago parte hartzeko aukera eta ondorengo saria irabazteko aukera dago: Altzueta Sagardotegian 2 laguntzentzat Otordua; Hernani Bidaiakeko maleta; eta bailarako sagardo botila sorta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!