Donejakue Bidea moztuta, Ergobi eta Florida artean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 21a, 00:00

Asfaltatze lanak direla eta, Donejakue Bidea itxita egongo da ostiralera bitarte, Ergobi eta Florida auzoen arteko zatian. Hori horrela, Troia ibilbidetik eta Akarregi poligonotik desbideratu dute. Irudian ikusi daitezke planteatutako alternatibak, oinezkoentzat berdez markatuta eta bizikletentzat urdinez.

Gainera, asfaltatze lanak egingo dituzte Okendotegi bidean ere, Maspero baserri zaharraren inguruan, eta trafikoan etenak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!